Meategia

Azeri lepoko meategia

Azeri lepo ezaguna den lekuan kokatua. Esplotatzen zen garaian  “La paloma” bezala ezaguna zen. Honetatik, burdinoletan lantzeko burdin minerala ateratzen zen. Horrelako meategi gehiago badira sakabanatuak herrian, hauetako aunitz tapatuak. Hauen produkzioa oso txikia izaten zen, kanpotik ekarritako burdin mineralaren osagarri bezala erabiltzen ziren.