Errotak

Goiko, Beheko, Obeneko, Infernuko, eta Murdeneko bordako errotak

Behekoa
Ia ez dira honen inguruko paperik existitzen. Goiko eta Erdiko errota bezala, martxan jartzen zuen ura tximista errekatik hartzen zuen. Hondakin egoeran, gaur egun oraindik nabaritzen dira bertaraino ura ekartzen zuen ubidea eta hustubidea, eta eraikinaren estruktura.

Goikoa
1733. urtean eraikia Gaztelua familia eta Etxalarko udalaren artean. Biztanleriaren igoera eta garai haietan zegoen idortea, izan ziren errota egiteko arrazoia. Artoa eta garia irintzeko erabiltzen ziren. Gaur egun egoera hondagarrian dago. Ubidearen aztarnak ageri dira oraindik ere. 2077ko uholdeek, presa desegin zuten.

Infernukoa
Karlista garaian eraikia, infernuko errekaren gainean. Ondoren inguruko baserritakoek erabiltzen zuten. Errota alde batetik Etxalarko lurren gainean dago eta bertzetik Lekarotzkoetan. Erortzen arriskuan egon bazen ere, gaur egun itxura ederra dauka. Honen jabeak erreka goiti dagoen Etxebertzeko bordakoak dira.

Obenekoa
1860 urtean eraikia, erroten artean itxura hoberena duena da. Zugarranurdira doan errepide bazterrean kokatua. Bertze errotekin alderatuz, berezitasun bat dauka; honen harriak, bertaraino hurbiltzen diren bi errekatxoek mugitzen zituzten, Urtsua eta Erkubide errekak.

Murdeneko bordakoa
Errota hau Murdeneko bordakoak eraiki zuten 1940 eta 1950 urteen bitartean . Dimentsio txikikoa, ardi borda baten antzekoa. Bertara auzotarrak eta tarteko herritarrak joaten ziren artoa irintzera. Berreraiki zenetik itxura ederra dauka (Irudikoa).

.