Ermita eta zubia

Santa Krutz ermita eta zubia
Ermita, XVI. mendean eraikia (1500-1550), barnean Jesukristoren XVI. mendearen hasierako irudia dago. Sarrerako lorategia garai desberdinetako gurutzez inguratua dago. Santa krutz egunean bertan meza ospatzen da. Kondairak dion bezala, ondoko belardi handian inguruko sorginek akelarreak ospatzen omen zituzten. Zubia, ermitako zubia bezala ezaguna bada ere, bere izena Garaiko zubia da. Izena aurrerago dagoen Garaikoetxea bordatik hartzean du. Estilo erromanikokoa, auzolan moduan moldatu zen duela urte gutxi. Beratik “Santiago bidea” izeneko ibilbidea pasatzen zen