Burdinolak

Etxalarlassa eta Goiko burdinolak

Etxalarlassa burdinola:

Erakin honen lehen datuak 1680 urteko errenta agiri batzuk dira. Tximista erreka bazterrean kokatua, egoera txarrean dago eta bakarrik aztarnak ageri dira; erakin desberdinak, labeak, ubidea, presa. Bizkaiatik (Somorrostro) ekarritako burdin minerala lantzen zen bertan, baita herritik eta inguruko herrietatik ekarritakoa. 1780. urtean berreraikia izan zen, honen seinale bertan dagoen urte horretako harrian egindako idatzi. Burdin minerala urtutzeko erabiltzen zen ikatza, herriko oihanetan zeuden ikazti plazetatik ekartzen zen.

Goiko burdinola:

XIX. mende hasierakoa. Infernuko errekaren bazterren kokatua, burdinola izan zenaren arrasto nabarmenak daude oraindik ikusgai; burdinolaren gune desberdinak, labeak, ubidea. Burdinola hau, Etxarlassakoaren aldean, ttikiagoa zen. Bertan lantzen zen burdin minerala inguruetako mendietatik eskuratutakoa zen.

.